MAREARTEKO EREMUA:
Marearteko zona edo mareartea itsasgoran urperatuta geratzen den eta itsasbeheran airepean geratzen den eremua da.
Itsasertzeko ekosistema marearteko eremuan kokaturik dago.
Ekosistema horretan dauden ingurumenaren faktore fisiko-kimikoak oso gogorrak eta aldakorrak dira:
-
Olatuen indar handia
-
Itsasgora eta itsasbeheraren arteko tenperatura , argi eta gazitasun diferentziak...
-
Itsasbeheran eguzkiak eta haizeak duten deshidratazio indarra.
Baldintza gogor horiei aurre egin ahal izateko, bertako bizidunek moldaera biologiko bereziak behar dituzte, adibidez:
-
Bentosak behar dituzte,haitzei sendo eransteko.
-
Maskorrak behar dituzte,itsasbeheran deshidratazioa ez izateko.
-
Eta oskolak haitzen arrakaletan edo azpian babesteko.
Karramarroak marea arearteko erdiko zonan aurkitzen dira .
3 espezie mota daude gure lurraldean.
Bat, carcinus maenas deitzen da,(itsasoko karramarroa)
Bestea, pachygrapsus marmoratus,(zapatero).
Eta azkena, necora puber, (Nekora).
Karramarroak algak,itsasoko zenbait animali txiki eta muskuiluak edo antzeko animali batzuk jaten dituzte ere.
Marearteko goiko eta erdiko zonan itsas ezkurrak:kusgai ditugu, haitzei sendo lotuta.Krustazeo horiek beren gorputzaren inguruan kaltzio karbonatozko sei plakaz osaturiko oskol edo kanpo-eskeletoa dute. Marea behean dagoenean itxi egiten dira ura ez galtzeko.
Lapak (Patella vulgata,) ere protagonista dira marearteko erdiko zonan. Oskola haitzera gogor itsatsita geratzen da muskulu-oinaren bidez, eta horrela ez da erraz lehortzen.
Karrakelak,anemonak.Izkirak...ikusgai daude haitzei itsatsita edo haitzen arteko putzuetan daudekokaturik.
Horren ondorioz, marea arteko eremuak aniztasun handiko ekosistemak dira.
Olatuen indar handia
Itsasgora eta itsasbeheraren arteko tenperatura , argi eta gazitasun diferentziak...
Itsasbeheran eguzkiak eta haizeak duten deshidratazio indarra.
Bentosak behar dituzte,haitzei sendo eransteko.
Maskorrak behar dituzte,itsasbeheran deshidratazioa ez izateko.
Eta oskolak haitzen arrakaletan edo azpian babesteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario